HONDAKINEN LANTALDEAREN BILERA

admin 2013ko api. 7a, 21:20

Jon Andoni Martin

Datorren asteazkenean, hilak 10, Hondakinen lantaldearen bilera izango da Elkargunean18:30ean. Gipuzkoako Diputazioaren plana aztertuko dute bertan, GHKko kidea den eta San Marko mankomunitateko lehendakari izandako Imanol Azpiroz gidari hartuta.

Bestalde, Udaleko Komunikazio taldekoek jakinarazi digutenez, Udalaren webgunean atal berezitua sortu dute hondakinen lantaldearen inguruko informazioa bildu eta herritarren ekarpenak jasotzeko. Hor duzue, beraz, aukera gai honetan gehiago sakontzeko.

Gainera, gai honekin lotuta, Irene Elorza gure kolaboratzaileak dotore plazaratua du bere iritziahementxe:

http://www.maxixatzen.eus/index.php/component/content/article/101-irene-elorza/860-txanbolink22

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide