UDABERRIA NUARBEKO URTEGIAN

Maxixatzen.eus 2012ko mai. 5a, 23:07

Udaberria izan liteke urteko sasoirik egokiena ibilaldiak egiteko. Oraingo honetan gure bizilekutik gertu dagoen ibilaldi bat proposatu nahi dizuet, benetan erraz egin daitekeena. Nuarbeko urtegia inguratzen duen ibilbidea da, hain zuzen. 

8'5 km-ko luzera du, eta une oro uraren inguruan ibiliko zara. Ondo begiratuz gero, hainbat zuhaitz, belar edo lore ikusteko aukera izango duzu.

Hemen dituzu ibilaldi honetan ateratako argazki batzuk. Anima zaitez zeu ere!

Javier Beristain

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide