MAXIXATZENEN AZAROKO AZKEN EKITALDIA GAUR

Maxixatzen.eus 2013ko aza. 28a, 05:01

Maxixatzenen azaroa

 

Azaroa bere bukaerara arrimatzen ari zaigu, eta hila bukatu baino lehentxeago bukatuko da aurtengo Maxixatzenen azaro kulturala ere.

Azkeneko ekitaldia GAUR izango da. Hesiak gainditzen dokumentala izango dugu ikusgai Elkargunean, 19:00etan.

Arrasateko Txatxilipurdi Elkartekoen ideia batetik abiatuta, Arteman Komunikaziokoek ekoitzi zuten euskararen inguruko dokumentala. Euskaldun berriak, euskararik gabeko euskaltzaleak, eta beste askotariko euskal fauna biltzen da Arrasate inguruan, eta euskararen jiran elkartu dituzte lan honetan.

Zatoz zeu ere kulturaren abaro gozora!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide