Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoen pajeek herriko haurren eskutitzak jasoko dituzte eliz atarian.
18:00etan iritsiko dira traktore gainean Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak Elosura. Auzoko pilotalekuan egongo dira gero haurren eskutitzak jasotzen.
Santa Klaratik abiatuko dira hiru Errege Magoak. Plazaberri gurutzatuko dute lehenik, eta eliz ataritik igaro ondoren udaletxeko plazan egingo dute geldialdia. Kale Nagusian gora joango dira gero, eta San Martin eta Ibaiondo kaleetatik barrena, eliz atarian amaituko dute kabalgata.
Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara zabalduko dute, eta larunbatetan eta igandetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara artean.