UKTko hedabideetan praktikak egin nahi?

Erredakzioa 2023ko mar. 16a, 10:00
UKTko komunikabideen mapa. (UKT)

Kazetaritza ikasketak euskaraz egiten ari diren ikasleek Urolako Komunikazio Taldean praktikak egiteko aukera izango dute 2023ko maiatzaren 30etik uztailaren 29ra bitartean. Izena maiatzaren 24a baino lehen eman behar da.

Kazetaritza ikasketak euskaraz egiten ari diren eta komunikazio euskarri ezberdinetan lan egiteko interesa duten ikasleek Urolako Komunikazio Taldean praktikak egiteko aukera izango dute 2023ko maiatzaren 30etik uztailaren 29ra bitartean.

Praktikaldia egiteko interesa duten ikasleek maiatzaren 24a baino lehen bidali behar dute beren curriculuma zuzendaritza@ukt.eus helbidera. Harremanetarako, hautagaiek helbide berera idatzi edo 943-81 38 41 telefono zenbakira dei dezakete.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide