Hiltzen duen bizia

Erabiltzailearen aurpegia   Literatura

Egundoko eginkizuna hartu zuen bere gain Patrick Welsh irlandarrak: matxismoa desegin nahi zuen Nikaraguan. Herrialde osoan zehar zebilen topaketak antolatuz eta tailerrak eginez, alderik alde, herririk herri.

Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa zapatuan, liburutegian

  Literatura  Azkoitia

Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa zapatuan, liburutegian

Datorren zapatuan, apirilak 14, Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariaren saioa izango da Aizkibel Liburutegian. Lau urtetik gorako haurrentzako ipuinak kontatuko ditu Agirresarobek, 11:00etatik aurrera.

Euskarazko libururik onenaren saria jaso du 'Caliban eta sorgina' saiakerak

  Literatura  Azkoitia

Euskarazko libururik onenaren saria jaso du 'Caliban eta sorgina' saiakerak

Nafarroako liburu denden elkarteak emandako euskarazko libururik onenaren saria jaso du Caliban eta sorgina saiakerak. Aitor Arruti azkoitiartutako urrestildarrak euskarara itzuli zuen Silvia Federici idazlearen saiakera liburua, Edurne Lazkano azpeitiarrarekin batera.

XXXVI. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako sariak banatu dituzte udaletxean

  Literatura  Azkoitia

Azkoitiko Kultur Elkarteak eta Udalak elkarlanean antolaturiko XXXVI. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako sariak banatu dira gaur. Aurten bigarren eta hirugarren sariak Azkoitian geratu dira, lehenengoa, berriz, Markinara joan da.

»» Ikusi argazki guztiak (17)

XXXVI. Bizenta Mogel Lehiaketak baditu irabazleak

  Literatura  Azkoitia

XXXVI. Bizenta Mogel Lehiaketak baditu irabazleak

Bizenta Mogel Lehiaketaren XXXVI. edizioaren lehenengo saria Markinara joango da, Iraitz Legarra Basterretxearen eskutik eta Printzesen negarra ipuinarengatik. Iaz ere berak jaso zuen lehenengo saria. Gainerako bi sariak Azkoitian gelditu dira. Bigarren sariduna ere iazko bera da: Lide Rekondo Jauregi. Aurten Postala Giraldatik izenburupean aurkeztu du bere lana. Hirugarren sariduna ere azkoitiarra da. Juan Ramon Alberdi Ibarmia, hain zuzen. Mangolioak loretan lanari esker jasoko du saria Alberdik.

Koldo Campos Sagasetak liburu berria argitaratu du

  Literatura  Azkoitia

Koldo Campos Sagasetak liburu berria argitaratu du

Azkoitiko idazle iruindarrak “Ciento veinte dias” liburu berrian tabakoarekin izandako harremana kontatzen du, gazitik gozotik baino gehiago izan duen esperientzian barna. Besteak beste, esker onez zuzentzen zaio erorialdian eskua luzatuz laguntzen dakien jendeari.

Juan Ramon Alberdi, 'Oihenart' Aforismoen VIII. Lehiaketaren irabazlea

  Literatura  Azkoitia

Juan Ramon Alberdi, 'Oihenart' Aforismoen VIII. Lehiaketaren irabazlea

Juan Ramon Alberdi Ibarmiak irabazi du 2017ko 'Oihenart' Aforismoen VII. Lehiaketa eta harekin batera saritu dute Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena ere. Lehenengo saria ex aequo ematea erabaki du epaimahaiak eta irabazle bakoitzak 500 euroko saria jasoko du.

«Harrapatu egin gaitu historiak, eta gustura jardun dugu itzultzen»

  Literatura  Azkoitia

«Harrapatu egin gaitu historiak, eta gustura jardun dugu itzultzen»

Argitaratu berri da Silvia Federiciren Caliban eta sorgina liburua, Jakinek eta Elkarrek babestua. Feminismoaren mugarrietako bat da gaur egun, eta Eskafandra edizio taldearen hirugarren emaitza. Aitor Arruti Rezabal (Urrestilla, 1968) eta Edurne Lazkano Ibarbia (Azpeitia, 1968) eskarmentu handiko itzultzaileek euskaratu dute elkarlanean. Azken lan hori berezia izan dela diote itzultzaileek, «interesgarriena edo pisu gehiena eduki duena» izan delako. «Historiaren sekulako gainbegirada dago liburuan. Ikuspegi hori pixka bat eskoletan erabiltzen diren testuetan sartuta egongo balitz ederra izango zen», gaineratu dute. Liburua ez dela hondartzan etzanda irakurtzeko modukoa diote, mahaian irakurtzekoa gehiago, duen mamiagatik.

Bizenta Mogel ipuin lehiaketan izena emateko epea zabalik

  Literatura  Azkoitia

Bizenta Mogel ipuin lehiaketan izena emateko epea zabalik

Abian da Azkoitiko Kultur Elkarteak, Udalarekin elkarlanean, antolatu ohi duen Bizenta Mogel ipuin lehiaketa. Aurtengoa XXXVI. edizioa izango da. Lanak aurkezteko azken eguna urriak 31 izango da. Hauek dira bete beharreko oinarriak:

Zozkatu ditu Maxixatzenek 'Argi estalia' liburuak

  Literatura  Azkoitia

Zozkatu ditu Maxixatzenek 'Argi estalia' liburuak

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak Julen Garateren Argi estalia liburuak zozkatu ditu gaur lau bazkiderentzako, eta zozketa egin ondoren, honako hauek izan dira irabazleak:

Iñigo Aranbarriren umorearen inguruko gogoetak biltzen ditu 'Jakin'-en ale berriak

  Literatura  Azkoitia

Iñigo Aranbarriren umorearen inguruko gogoetak biltzen ditu 'Jakin'-en ale berriak

Umorea politikoa da. Ideia hori hartu dute abiapuntu Jakin aldizkariaren 220. zenbakian, umorearen eraikuntzaren inguruan gogoeta egiteko. Sei lagunek gaiari buruz eginiko hausnarketak jaso dituzte ale monografiko berrian, bost artikulutan; tartean, Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarrarenak.

'Argi estalia' liburuak zozkatuko ditu Maxixatzenek

  Literatura  Azkoitia

'Argi estalia' liburuak zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak Julen Garateren Argi estalia liburuak zozkatuko ditu lau bazkiderentzako.

Julen Garate: «Euskarazko 'paxarako' liburu gehiago behar dira»

  Literatura  Azkoitia

Julen Garate: «Euskarazko 'paxarako' liburu gehiago behar dira»

Julen Garate Azpitarte idazleak (Azkoitia, 1968) bere lehen eleberria kaleratu du ‘Argi estalia’ izenburupean. Duela 12 urte ideia bat otu zitzaion, eta hura paperera eraman arteko onik ez du izan, barrua askatzeko. Betidanik musikari izatea nahiago izan duela aitortu du, baina idazten ere ausartu da. Taldean egindako lana izan da, eta Juan Luis Zabala idazle azkoitiarra izan du bidelagun nagusia.

Julen Garatek 'Argi estalia' liburua aurkeztu du

  Literatura  Azkoitia

Julen Garatek 'Argi estalia' liburua aurkeztu du

Gaur goizean aurkeztu du Julen Garate Azpitarte (Azkoitia, 1968) idazleak 'Argi estalia' bere lehen lana. Eleberria taldelanean egindakoa izan da, eta horregatik, idazleak alboan izan ditu Juan Luis Zabala, Edurne Lazkano eta Aitor Arruti, besteak beste. Hona hemen aurkezpena, bideoan:

Beste bizitza batean -11-

Erabiltzailearen aurpegia   Literatura

Laster abisatu zien historialari, antropologoei eta hainbat erakundetako ikertzaileei. Eta denek egiaztatu zuten aurkikuntza paregabea zela. Horrela, indusketei buruzko ikerkuntzak aurrera egin ahala, kasuak gero eta oihartzun handiagoa hartu zuen mundu osoan, eta mundu osoko psikiatria arloko adituak etorri ziren ni ezagutzera.