Koronabirusak Urola Kostan nahiz bailarako herri guztietan izan duen eragina datutan jaso du Tokikomek. Honako grafika nahiz taula hauetan hainbat datu ikus daitezke. Dena den, 2020ko maiatzaren 14an, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak murrizketa nabarmenak egin ditu egunero argitaratzen dituen datuetan. Hori dela eta, orain arte egunero eskaini dugun informazio xehetua ezin izan dugu eguneratu, ez baitaukagu herrikako ez eskualdekako daturik. Harremanetan jarri gara Eusko Jaurlaritzarekin eta eskatu diogu informazio xehetua ematen jarraitzeko, baina oraingoz ez daukagu erantzunik. Gure esku dagoena egingo dugu informazio hori ahalik eta osatuen eskaintzeko. Bien bitartean, barkatu eragozpenak.