Lasaoko zuhaitzen indarkeria eta tratu txarra salatu du Zuhaitzak Bizirik Azkoitiko taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Zuhaitzak Bizirik taldea 2016ko ots. 19a, 11:50

Pasa den astean gure bailarako zuhaitz ondareak jasan zuen ikaragarrrizko jipoia salatu nahi dugu. Izan ere, Azpeitia eta Lasao arteko bidegorri ondoko ehundaka zuhaitz, behar ez zuten gehiegizko podaketaren ondoren, larri kaltetuta utzi dituzte. Horietatik 70 lizar oso egoera txarrean geratu dira gainera. Gure ustez, alferrikako lanetan aritu dira, eta ez dugu ulertzen zergatik edo zein helburuekin egin duten horrelako jarduera tamalgarri, lotsagarri eta horrelako "mantentze" edo bandalismo lana. Lizar arrunt gazteak dira, eta oso egoera onean zeuden: osasuntsu eta indartsu zeuden, eta Urola bailarako tokirik paregabeneetako baten bizi dira. Ez dute inolako kalterik egiten.

 

15 urtez, gutxigorabehera, iraun dute zuhaitzen itzelak gure artean. Ondorio eta bizi modu latzak izango ditu ondorioz gure lizarrak. Esaterako, honako ondorio kaltegarriak nabarmenduko dira udaberri aldera: gaitzak, usteltzeak, txupoi eta kimu ugalketa eta okertzea.

Ez da lehen aldia gure zuhaitz ondareak motozerraren indarkeria jasaten dutena. Baditugu Urola bailarako beste toki ugari zuhaitzak kaltetu edo desagertarazi direnak. Azkoitian daude ondorio txar horiek jasan dituzten zuhaitz asko, esaterako.

Itxura denez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide eta Azpiegituraren ardurapean daude urolako bidegorriak.  Foru Aldundiak azpikontratatzen ditu "astapena edo mantentze" lanetarako enpresa pribatuak. Telefono bidez jaso genituen erantzunak, enpresa pribatuko langile batenak hain zuzen ere: bere esanetan, lan horiek egin dira bidegorriko gauez pizten diren faroletako argiak ez oztopatzeko, zuhaitzen ondorioz irristatzeko arriskua  sahiesteko eta, gainera, elkarrengandik oso gertu landatutako zuhaitzak zirelako eta, ondorioz elkar ukitzen zutelako. Guk erantzun genion, egindako lanak eta arrazoiak ez zirela inolaz ere horrelako kalteak egiteko pisuzko arrazoiak gure zuhaitz ondarearen gainean.

Horregatik eskatzen dugu bertan bera uztea behar ez duten gehiegizko podaketa eta zuhaitzak kaltetu edo desagertaraziko dituen jarduerak. Arbolaren jasangarritasuna edo sostengarritasuna lortzeko modurik onena, zuhaitzak bizirik irauteko, kimaketa makala edo trasmotxeoko lanak egitea da. Horrez gain, eskatzen dugu zuhaitzen kontutaz dakien teknikari baten idatzizko txostena egitea; nola egin diren podaketak edo zuhaitzen desagertaraztearekin, kalte ordainak izan ditzan. Eta azkenik, zuhaitzen egoera edo tokiaren arabera, araudia onartzea nahi dugu. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide