Dominak eskuratu dituzte Zubiberriko gimnastek Euskadiko Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Zubi Berri 2023ko mai. 30a, 10:11

Taldekako ariketan, Zubiberriko gimnasta seniorrek bost uztaien ariketa egin behar izan zuten, eta gazte mailako Nahia Urbizuk zein Nikole Aranbarrik uztaiarekin eta mazoekin, hurrenez hurren.

Herenegun, igandea, gazte eta senior mailako Euskadiko Txapelketan parte hartu zuten Zubiberri gimnastika erritmikoko kideek Leioan (Bizkaia). Taldekako ariketan, Zubiberriko gimnasta seniorrek bost uztaien ariketa egin behar izan zuten, eta gazte mailako Nahia Urbizuk zein Nikole Aranbarrik uztaiarekin eta mazoekin, hurrenez hurren.

Taldekoan, hirugarren postua lortu zuen Zubiberri taldeak. Urbizuk, berriz, laugarren postua eskuratu zuen uztaiarekin eta hirugarrena mazoekin Aranbarrik. Azken bi lagun horiek brontzezko domina eskuratu zuten, podiumaren hirugarren koskara igota.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide