Arrasateko benjaminen topaketan parte hartu dute Zubiberriko neskatoek

Erabiltzailearen aurpegia Zubi Berri 2023ko mar. 12a, 08:00

Benjamin mailako topaketaren bigarren faseko saioan parte hartu zuten atzo Zubiberri gimnastika erritmiko taldeko hiru taldek. Gogotik gozatu zuten haurrek Arrasaten (Gipuzkoa).

Zubiberri gimnastika erritmiko taldeko benjaminek Arrasaten (Gipuzkoa) jokatu zen benjamin mailako topaketaren bigarren faseko saioan parte hartu zuten atzo, larunbata. Xabier Munibe Ikastolako bi taldek eta Floreaga Ikastetxeko beste batek parte hartu zuten Arrasaten; esku libreko modalitatean aritu ziren hiru taldeak.

Maila ona erakutsi zuten hiru taldeetako partaideek, eta asko gozatu zuten. Xabier Muniberen talde batean aritu ziren Arwa Mehdi, Nura Zaldua, Jare Odriozola, Elene Santos, Arene Azpitarte eta Nora Illarramendi. Xabier Muniberen beste taldean parte hartu zuten Elene Iriondok, Malen Eginok, June Kortadik, Jule Arregik eta Nura Alberdik. Floreagako taldea osatu zuten, ostera, Mara Ibarmiak, Malen Etxanizek, Jare Casasek, Leire Pardok, Maimouna Sallek eta Ritaj Sadikek (ordezkoa).

Klubak datorren datorren larunbatean jokatuko du hurrengo txapelketa. Ibarran (Gipuzkoa) izango dira senior, jubenil eta kadete mailako kirolariak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide