Zubiberriren senior mailako taldea hirugarren sailkatu da Ermuan

Erabiltzailearen aurpegia Zubi Berri 2023ko ots. 27a, 10:05

Infantilen eta seniorren mailako bi taldek parte hartu zuten taldekakoan Ermuan (Bizkaia). Helduen taldeak brontzezko domina jantzi zuen.

Zubiberri gimnastika erritmiko taldeak Ermuako (Bizkaia) txapelketan parte hartu zuten joan den larunbatean. Senior mailako taldeak eta infantil mailako taldeak parte hartu zuten han, eta emaitza txukunak eskuratu zituzten.

Ainhoak, Marenek, Aitanak, Nikolek, Amaiak eta Nahiak osatutako senior taldeak uztaiekin egin zuen ariketa, eta hirugarren postua lortu zuten. Infantil mailako Maitek, Anek, Eiderrek, Aniak eta Jonek ere uztaiekin egin zuten erakustaldia. Banaka, bestalde, Leire Garciak sokekin jardun zuen eta Nikole Aranbarrik eta Amaia Sudupek mazoekin lan egin zuten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide