Zubiberri gimnastika erritmikoko kideek Bergaran eta Azpeitian dituzte hitzorduak

Erabiltzailearen aurpegia Zubi Berri 2023ko ots. 2a, 16:37
Asteburuko topaketetan parte hartuko duten kideak.

Benjamin mailako neskek eta kadete, jubenil nahiz senior mailetako kideek Bergaran eta Azpeitian izango dituzte topaketak, larunbatean eta igandean, hurrenez hurren.

Zubiberri gimnastika erritmikoko taldeak topaketak ditu asteburuan. Larunbatean, senior, jubenil eta kadete mailako neskek Bergaran dute hitzordua. Aldiz, igandean, benjamin mailako kirolarien topaketa egingo dute Azpeitian. 

Bergaran, goizez, bost uztai modalitatean arituko dira Ainhoa Aranbarri, Maren Casa, Aitana Sanchez, Nikole Aranbarri, Amaia Sudupe eta Nahia Urbizu (ordezkoa) seniorrak. Jubenila Nahia Urbizu, eta hark uztaiarekin egingo du lan bere mailan. Aldiz, arratsaldean, kadete mailako Amaia Sudupek pilotarekin egingo du ikuskizuna.

Igandean, Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga Ikastetxeko hiru taldek parte hartuko dute Azpeitian. Esku libreko ikuskizunak eskainiko dituzte taldezka Zubiberriko kirolariek. Arwa Mehdik, Nura Zalduak, Jare Odriozolak, Elene Santosek, Arene Azpitartek eta Nora Illarramendik osatuko dute Xabier Munibe Ikastolako talde bat, eta Elene Iriondok, Maialen Eginok, June Kortadik, Jule Arregik eta Nura Alberdik bestea. Floreaga Ikastetxeko taldea, berriz, Mara Ibarmiak, Malen Etxanizek, Jare Casasek, Leire Pardok, Maimouna Sallek eta Ritaj Sadikek (ordezkoa) osatuko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide