Gipuzkoako txapelketara igarotzeko fasea

Erabiltzailearen aurpegia Zubi Berri 2017ko mar. 24a, 21:36
Bihar, martxoaren 25ean, Gipuzkoako txapelketara igarotzeko fasea ospatuko da Ibarran. Lehenengo faseko eta bigarren faseko emaitzak kontutan hartuta, Gipuzkoako txapelketara iritsiko diren edo ez jokatuko dute Zubiberri taldeko gimnastek.

Martxoaren 25eko txanpa honetan, honako gimnastek hartuko dute parte:

 

Goizez, 10:00etan hasita:

Kadete A mailan: Oihane Urain uztailarekin

Kadete B mailan: Maria Santizo uztailarekin.

 

Arratsaldez, 16:30etan hasita:

Jubenil mailan taldeka: Piuquen Suarez, Oihane Urain, Carla Vega, Garazi Urdaileta, Maria Santizo eta Ainhize Azpiazu.

Jubenil A mailan: Piuquen Suarez mazoekin.

Senior A mailan: Leire Elorza eta Ainhize Azpiazu xingolarekin.

Senior B mailan: Ainhoa Iturbe xingolarekin.

 

Denok gonbidatuta zaudete gure gimnastak animatu eta ekitaldiaz gozatzera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide