Gimnasia Erritmikoko nesken erakustaldia hilaren 22an

Erabiltzailearen aurpegia Zubi Berri 2016ko eka. 20a, 22:51

Azkoitiko Zubi Berri taldeko gimnastak ekainaren 22an, 18:30ean, Azkoitiko polikiroldegian urte guztian zehar egindako lan gogorra erakutsiko dugute. Denok zaudete gonbidatuta.

 

Bertan, txikienetik hasita helduenera arte urte guztian zehar egin duten lan gogorra aurkeztuko digute. Horrez gain, dantza polit batzuk ere prestatu dituzte gerturatuko direnei eskaintzeko.

Besterik gabe, denok gonbidatuta zaudete!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide