Zubi Berri taldeko alebin eta infantilak Gipuzkoako finalean

Erabiltzailearen aurpegia Zubi Berri 2016ko mai. 28a, 18:46
Joan den larunbatean, maiatzaren 21ean, Ordizin izan ziren Zubi Berri klubeko alebin eta infantil mailako gimnastak Gipuzkoako Txapelketarako finalean. Alebin mailakoen eta infantil B mailakoak goizez jardun zuten taldeka eta bakarka. Infantil A mailakoak, berriz, arratsaldez jardun zuten.

Txapelketan lortutako postuak honako hauek dira:
 
ALEBINAK: 
 
Guztira, bi taldek parte hartu zuten Zubi Berri klubetik. Xabier Munibe 1 taldeak (Sara Aranguren, Laura alberdi, Itsaso Soraluze, Irati Arambarri, Mirari Iturbe eta Eider Caballero) 1. postua lortu zuen. Floreaga taldeak (Sara Larrañaga, Maren Casas, Lide Alberdi, Aitana Sánchez eta Estibaliz Romero) 3. postua lortu zuen.
Banaka, berriz, Sara Arangurenek 1. postua lortu zuen esku hutsik eta Laura Alberdik 1. postua uztailarekin. Talde moduan ere, sailkapen orokorrean 1. postua lortu zuten. Aitana Sánchez-ek 6. postua lortu zuen esku hutsik eta Mirari Iturbek 13. postua uztailarekin. Talde moduan, sailkapen orokorrean 13. postua lortu zuten. 
 
INFANTILAK:
 
Goizean, Zubi Berri taldeko infantil taldeak (Zihara Oñederra, Naroa Alberdi, Paula Espinosa, Andrea Redondo eta Maddi Villalain) 8. postua lortu zuen. Bakarka, Maddi Villalainek uztailarekin 7.postua lortu zuen eta Paula Espinoak pilotarekin 6.postua. Talde moduan, sailkapen orokorrean 6.postua lortu zuten.
Arratsaldean, Oihane Urainek hartu zuen parte. Uztailarekin 9. Postua lortu zuen eta pilotarekin3.na. Sailkapen orokorrean, 5. Postua lortuz Euskal Herriko finalerako sailkatu zen.
 
ZORIONAK NESKAK!!


 
 
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide