ZUBIBERRI TALDEA EUSKADIKO TXAPELKETAN

Erabiltzailearen aurpegia Zubi Berri 2016ko mai. 25a, 23:14
Datorren asteburuan Azkoitiko Zubiberri taldeko gimnastak arituko dira Euskadiko txapelketan.

Asteburu hau txapelketaz josirik datorkigu Zubiberri taldeko gimnastei, hau Ibarran ospatu zen azken txapelketaren emaitza delarik.

Hasteko, Zapatuan Oihane Urain arituko da Bilboko Rekaldeko El Fango polikiroldegian. Gure infantila bi aldiz leihatuko da A mailan: Uztaiarekin lehendabizi eta pilotarekin ondoren. Txapelketa 10:00tan hasiko da eta 14:00tan emango dio amaiera.

Igandean aldiz, jubenilen eta seniorren txanda da izango da. Zubiberri taldetik seniorrak arituko dira Gasteizko Abetxuko polikiroldegian lehian euskadiko beste taldeekin batera. Txapelketa honek 09:40tan izango du hasiera eta 14:30tan amaituko da. Bertan A kategoriako seniorrak arituko dira, bakarka zein taldeka; hala nola Ainhize Azpiazu (uztaiarekin), Ainhoa Arambarri (uztaiarekin), Leire Elorza (mazoekin) eta Eider Larrañaga (mazoekin). Zubiberriko senior taldea ere goizez leihatuko da (3 uztai eta 2 mazoekin): Ainhize Azpiazu, Eider Larrañaga, Iria Garcia, Ainhoa Arambarri, Leire Elorza eta Ainara Azpiazu.

Arratsaldean berriz, 15:40tan hasi eta 20:30tan amaituko da, bertan B mailako seniorrak arituko direlarik; hala nola Ainara Azpiazu (mazoekin) eta Iria Garcia (uztaiarekin).

 

Hurrengo asteari begira, Zubiberriko kadeteen txanda izango da. Hauek ere taldeka zein banaka aritu beharko dute. A kategorian dauzkagun kadeteak taldeka arituko dira (Piuquen Suarez, Carla Vega, Garazi Urdaieta, Sara Gabilongo eta Maria Santizo) 3 uztai eta 2 pilotekin. Horrez gain, Luzia Lopez (uztaiarekin) eta Sara Gabilondok (mazoekin) ere bakarka aurkeztu beharko dute beren lana.

Gainera, Igandean Leihoako Sakonetako klubak antolatu duen leihaketa batean parte hartuko du Zubiberri taldeak. Banaka arituko dira Ainhize Azpiazu (uztaiarekin), Leire Elorza (mazoekin), Piuquen Suarez (uztaiarekin) eta Oihane Urain (uztaiarekin).

GOGOZ ETA ENERGIAZ BETERIK HELDUKO DIOGU JARRAIAN DATOZKIGUN TXAPELKETA ZEIN LEHIAKETA GUZTIEI!!

Txapelketa hauen ostean izango duzue berriro gure berri.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide