Gipuzkoako Txapelketarako 2. fase puntuagarria, Ibarran

Erabiltzailearen aurpegia Zubi Berri 2016ko api. 15a, 22:49
Bihar, Belabieta kiroldegian izango gara gure klubeko alebin eta infantil mailako txapelketan. Bertan, gipuzkoako txapelketara sailkatzeko bigarren fasea ospatuko da goiz partean. Arratsaldean berriz, Zubiberriko benjaminek erakusketa batean parte hartuko dute.

Txapelketan parte hartuko duten taldeak:

ALEBINAK:

Guztira 3 taldek hartuko dute parte Zubiberri klubetik maila honetan. Xabier Munibe 1ek (Sara Aranguren, Laura Alberdi, Itsaso Soraluze, Irati Arambarri, Mirari Iturbe eta Eider Caballero);  Xabier Munibe 2k (Iruntza Larrañaga, Ruth Sánchez, Maria Aranburu, Miren Olaizola, Mireia Vigara, Nerea Etxaniz eta Sara Fateh) eta Floreagak(Sara Larrañaga, Maren Casas, Lide Alberdi, Aitana Sánchez eta Estibaliz Romero).

Banaka berriz uztailarekin arituko dira Laura Alberdi, Mirari Iturbe eta Estibaliz Romero.

INFANTILAK:

Talde bakarra lehiatu da Zubi berri klubetik kategoria honetan (Zihara Oñederra, Naroa Alberdi, Paula Espinosa, Andrea Redondo eta Maddi Villalain).

Banaka Paula Espinosa leihatu da pilotarekin.

Azkenik, arratsaldean Benjamin taldeko Ihara Ibarbia, Aiala Errazu, Nikole Arambarri eta Nahiane Errasti gimnastek erakustaldi bat eskainiko dute esku hutsik modalitatean.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide