Gipuzkoako Txapelketarako fase puntuagarria, Bergaran

Erabiltzailearen aurpegia Zubi Berri 2016ko ots. 22a, 11:07

Alebin eta infantilen lehenengo fasea gipuzkoako txapelketara sailkatzeko.

Joan den Zapatuan Bergaran izan gara gure klubeko alebin eta infantil mailako txapelketan. Bertan, gipuzkoako txapelketara sailkatzeko lehenengo fasea ospatu da goiz partean. Arratsalean berriz, Zubiberriko benjaminak erakusketa batean parte hartu zuten.

Txapelketan parte hartu zuten taldeak eta lortutako postuak honakoak izan ziren:

ALEBINAK:

Guztira 3 taldek hartu zuten parte Zubiberri klubetik maila honetan. Xabier Munibe 1ek (Sara Aranguren, Laura Alberdi, Itsaso Soraluze, Irati Arambarri, Mirari Iturbe eta Eider Caballero) lehenengo postua lortu zuten. Xabier Munibe 2k (Iruntza Larrañaga, Ruth Sánchez, Maria Aranburu, Miren Olaizola, Mireia Vigara, Nerea Etxaniz eta Sara Fateh) 10.postua eta Floreagak(Sara Larrañaga, Maren Casas, Lide Alberdi, Aitana Sánchez eta Estibaliz Romero) 6.postua eskuratu zuten guztira 15 talde lehiatu zirelarik.

Banaka berriz: Sara Arangurenek 1.postua lortu zuen, Aitana Sánchezek 2.a eta Irati Arambarrik berriz 4. postua eskuratu zuen 29 gimnasta alebinetatik

INFANTILAK:

Talde bakarra lehiatu zen Zubi berri klubetik kategoria honetan (Zihara Oñederra, Naroa Alberdi, Paula Espinosa, Andrea Redondo eta Maddi Villalain) 2.postua lortu zutelarik 5 klub ezberdinen artean.

Banaka Maddi Villalain leihatu zen beste 11 gimnasta infantilekin eta 5.postua eskuratu zuen.

Azkenik, arratsaldean Benjamin taldeko Ihara Ibarbia, Aiala Errazu, Nikole Arambarri eta Nahiane Errasti gimnastek erakustaldi bat eskaini zuten Bergarako polikiroldegian.

Zubiberriko gimnasta oro izugarrizko ilusioarekin leihatu ziren eta eun polita pasatu ondoren orain lanean jarraituko dute energiaz beterik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide