Zubiberri klubeko gimnasten sailkapena

Erabiltzailearen aurpegia Zubi Berri 2016ko ots. 8a, 09:08

Urtarrilaren azken asteburuan Azkoitian izan zen Gimnastika Erritmikoko Txapelketa maila ezberdinen artean. Txapelketa hori Gipuzkoako Txapelketan sailkatzeko lehenengo fasea izan zen. Honako hauek dira Azkoitiko Zubiberri taldearen emaitzak:

 

Larunbatean, Zubi Berriko A mailako banakako kadete eta infantil kategoriak lehiatu zuten. Kadeteak, Luzia Lopez (13.postua) eta Piuken Suarez (11.postua) izan ziren, eta infantila Oihane Urain (1.  postua).


Igandean, berriz, alde batetik, kadete eta senior A mailako taldekako lehiaketa izan zen, hemen kadeteak (Sara Gabilondo, Piuken Suarez, Maria Santizo, Garazi Urdalleta eta Carla Vega) 9 taldetatik 5. postua lortu zuten, eta seniorrak berriz (Ainara Azpiazu, Ainhoa Arambarri, Eider Larrañaga, Iria Garcia, Leire Elorza eta Ainhize Azpiazu) lehenengo postuan sailkatu ziren, sei talde seniorrekin lehiatzen zirelarik. 

Bestalde, banakako seniorrak ere bere lana aurkeztu zuten,  A mailan, 14 gimnasten artean, Ainhoa Aranbarri seigarren eta Ainhize Azpiazu laugarren sailkatu ziren , eta senior banakako B mailan, Iria Garciak lehen postua eskuratu zuen (12 gimnasten artean).

Besterik gabe, eskerrak eman nahi dizkizue Zubiberri klubak ikustera eta animatzera hurbildu zinaten guztioi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide