Hiru domina lortu dituzte Zubiaurreko infantilek Euskal Herriko neguko txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2023ko ots. 22a, 13:13
Gaitan, Alberdi eta Goenaga, Getxon.

Gaitanek bi domina lortu ditu: domina bat, zilarrezkoa, eta bestea, brontzezkoa. Goenagak zilarrezko domina jantzi zuen.

Zubiaurre igeriketa elkarteko Olaia Gaitan, Eñaut Alberdi eta Paule Goenaga gustura dira asteburuan Getxoko (Bizkaia) Fadura igerilekuan ospatu zen Euskal Herriko neguko txapelketan bizitakoarekin eta lortutakoarekin.

Euskal Herriko txoko ezberdinetako igerilariekin partekatutako bi egun izan dira. Bakoitzak bere markak hobetzea helburu jarrita, esperientzia eta lehia bikaina biz izan dituzte han . Lan txukuna egin dute hirurek, eta emaitzei dagokienez, hiru domina eskuratu dituzte. Gaitanek bi domina eskuratu ditu: zilarrezkoa 100 metro bizkar estiloan, eta brontzezkoa, 50 metro libre proban. Goenagak, berriz, zilarrezko domina lortu du 50 metro bizkar proban.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide