Nora Arozena eta Nora Mateos igerilariak Espainiako Udako Txapelketaren finalera sailkatu dira

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2022ko uzt. 29a, 12:12
Arozena, goian erdian; Mateos, behean ezkerrean; Gaitan, behean eskuinean.

Gaur goizean lortutako emaitzei esker, Arozenak eta Mateosek arratsaldean jokatuko dituzte finalak. Arozena 50 metroko librean sailkatu da finalera, eta Mateos 100 metroko bular estiloan.

Nora Arozena eta Nora Mateos Zubiaurre igeriketa elkarteko igerilariak Espainiako Udako Txapelketaren finalera sailkatu dira gaur goizean, ostirala. Logroñoko (Espainia) Las Norias kiroldegian ari dira txapelketa jokatzen atzoz geroztik.

Arozena 50 metroko librean sailkatu da finalera, eta Mateos 100 metroko bular estiloan. Finalak gaur arratsaldean jokatuko dituzte bi igerilariek. Arozenak, 19:00etan du hitzordua, eta Mateosek 19:40etik aurrera. Olaia Gaitan, berriz, ehuneneko bategatik gelditu da finaletik kanpo 50 metroko librean. Hala eta guztiz ere, hiru igerilariek norbere marka pertsonalak hobetu dituzte.

Arozena eta Mateos Pello Benitez eta Alex Herrero entrenatzaileekin zein Olaia Gaitan, Nora Alkorta, Jare Goenaga eta Enara Txurruka igerilariekin batera joan dira Logroñora. Bihar, larunbata, erreleboetan parte hartuko dute igerilariek. Txapelketari buruzko informazio guztia ondorengo loturan eskuratu daiteke: Espainiako Udako XLIII. Txapelketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide