Espainiako Udako Txapelketara sailkatu dira Zubiaurre igeriketa klubeko neskak

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2022ko eka. 27a, 14:59
Zubiaurreko igerilariek Irunen jokatu zuten Gipuzkoako txapelketa.

Gipuzkoako txapelketan lortutako emaitzengatik lortu dute Zubiaurre igeriketa klubeko neskek Espainiako Udako Txapelketara sailkatzea. Uztailaren 31n jokatuko dute txapelketa, Logroñon (Espainia).

Zubiaurre igeriketa klubeko infantil mailako nesken taldea Espainiako Udako Txapelketara sailkatu zen atzo, igandea, Irunen (Gipuzkoa) jokatu zen Gipuzkoako Txapelketan; erreleboetan sekulako erakustaldia eman zuten igerilari azkoitiarrek. Nora Arozenak, Nora Mateosek, Olaia Gaitanek eta Jare Goenagak 4:07:45ean osatu zuten 4x100 libre proba, eta 4:39:60an egin zuten 4x100 estiloak proba.

Logroñoko (Espainia) Las Norias kiroldegian jokatuko dute Espainiako Udako Txapelketa, uztailaren 31n, eta aipatutako lau igerilari horiez gain, beste bi ere joango dira, taldea osatzeko: Nora Alkorta eta Enara Txurruka.

Gipuzkoako txapelketan parte hartu zuten gainerako igerilarien lana ere txalotzekoa izan zen atzo. Orotara, hemezortzi domina eskuratuta itzuli ziren etxera Zubiaurreko igerilariak: lau urre, zazpi zilar eta zazpi brontze. Askok, gainera, beraien marka pertsonalak hobetu zituzten, eta Euskal Herriko Txapelketara sailkatzea lortu zuten, proba ezberdinetan.

Hona hemen emaitzak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide