Asteburuan, Gasteizen eta Oñatin izango dituzte lehiaketak Zubiaurreko alebinek eta infantilek

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2022ko mai. 26a, 13:16

Asteburuan, Euskadiko Eskolarteko Jokoetan eta Sarien B Zirkuituaren bigarren jardunaldian arituko dira Azkoitiko igeriketa klubeko gaztetxoak.

Zubiaurre igeriketa klubak bi hitzordu ditu datorren asteburuan. Alde batetik, larunbatean, maiatzak 28, Euskadiko Joko Eskolarrak jokatuko dituzte Gasteizen, eta Gipuzkoako Igeriketa Federazioak deituta, Zubiaurreko hainbat igerilarik parte hartuko dute txapelketan. Bestetik, igandean, maiatzak 29, Sarien B Zirkuituaren bigarren jardunaldia jokatuko dute infantil mailako igerilariek Oñatin (Gipuzkoan).

Hona hemen bi egunetako ordutegiak:

  • Larunbata: Euskadiko Joko Ekolarrak, Gasteizen, Mendizorrotza kiroldegian. 10:00etan hasiko da goizeko saioa, eta 16:30ean arratsaldekoa. Zubiaurreko igerilariek 07:20ean hartuko dute autobusa Elgoibarko ordainlekuko aparkalekuan. Ikusi serieak
  • Igandea: Sarien B Zirkuituaren bigarren jardunaldia, Oñatin, Zubikoa kiroldegian. 15:30ean hasiko da lehiaketa, eta igerilariek ordubete lehenago han egon beharko dute, beroketak egin ahal izateko. Ikusi serieak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide