Zubiaurreko benjamin mailako igerilari taldeak bigarren postua lortu du Gipuzkoako Igerilari Osoa Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2022ko mai. 19a, 08:38
Benjamin mailako taldea.

Eskolarteko txapelketa jokatu zuten joan den asteburuan Zubiaurreko igerilariek. Neskak zein mutilak hirugarren postuan sailkatu ziren Legazpin jokatutako txapelketan. Taldeak, guztira, bigarren postua lortu zuen.

Zubiaurre igeriketa klubak emaitza bikainak eskuratu zituen joan den igandean, Legazpiko (Gipuzkoa) Bikuña kiroldegian. Gipuzkoako Igerilari Osoa txapelketa jokatu zuten han, eta banaka nahiz taldeka aritu ziren 2010 eta 2011 urteetan jaiotako benjamin mailako neska-mutilak. Guztiek egindako lanari esker, bigarren postuan sailkatu ziren azkoitiarrak, Bidasoa XXI igeriketa taldearen atzetik.

Nesken taldeak eta mutilen taldeak, bakoitzak bere aldetik, hirugarren postua eskuratu zuten, eta banakako emaitza oso onak lortu zituzten. Gipuzkoa osoko hamalau igeriketa taldek parte hartu zuten txapelketan. Hona hemen emaitzak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide