Bertan behera geratu da Legazpin bihar jokatzekoa zen alebin mailako jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2021ko abe. 10a, 15:25

Uholde arriskuagatik alerta laranja ezarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta hori dela eta, biharko deituta zeuden hainbat txapelketa behera uztea erabaki du Igeriketa Federazioak, tartean, Legazpikoa (Gipuzkoa).

Hain zuzen, alebin mailako 3. jardunaldia zen jokatzekoa Legazpiko Bikuña kiroldegian, eta bertan parte hartzekoak ziren Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide