Olaia Gaitan Espainiako Txapelketako finalera sailkatu da

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2021ko uzt. 21a, 14:59
Olaia Gaitan.

Igerilari azkoitiarra zazpigarren postuan geratu da. Gaur arratsaldean jokatuko du finala.

Olaia Gaitan Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilaria finalera sailkatu da 100 bizkar proban, Espainiako infantil mailako Igeriketa Txapelketan. Sailkapen orokorrean, zazpigarren postuan geratu da azkoitiarra, minutu bat, 11 segundo eta lau ehuneneko denbora egin ondoren. Ikusi, hemen, emaitzak.

Sabadellen (Katalunia) ari dira jokatzen Espainiako Igeriketa Txapelketa, uztailaren 20tik 23ra. Finala, gaur 18:00ak inguruan jokatuko du Gaitanek, eta zuzenean jarraitzeko aukera izango da Dailymotion webgunearen bitartez.

Zorionak, Olaia, eta zorte on finalean!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide