Olaia Gaitan igerilaria, Espainiako Txapelketara

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2021ko uzt. 19a, 15:20
Olaia Gaitan.

Olaia Gaitan Zubiaurre Igeriketa Klubeko kidea Espainiako haur edo infantil mailako Igeriketa Txapelketan izango da, uztailaren 20tik 23ra bitartean. Sabadellen (Katalunia) jokatuko da lehiaketa, Call Long Zentroan.

Igerilari azkoitiarrak 100 eta 200 bizkar probatan parte hartuko du. Txapelketa zuzenean jarraitzeko aukera izango da, ondorengo loturan: Dailymotion.

Zorte on, Olaia!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide