Zortzi domina eskuratu dituzte Zubiaurreko igerilariek Euskal Herriko Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2021ko uzt. 6a, 08:04

Galdakaoko Urreta kiroldegian (Bizkaia) jokatu zen lehiaketa joan den asteburuan, eta Zubiaurreko bederatzi kidek hartu zuten parte.

Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariek maila oso ona erakutsi dute asteburuan Euskal Herriko Igeriketa Txapelketan. Orotara, zortzi domina eskuratu dituzte –urrezko hiru domina, zilarrezko bi eta hiru brontzezko Nora Mateosek, Nora Arozenak eta Olaia Gaitanek; gainerakoek ere lan bikaina egin zuten. 

Ondorengo emaitzak lortu zituzten:

  • Nora Mateos: 100 estiloak eta 100 bular, Euskal Herriko txapelduna, eta 200 bular, laugarren postuan.
  • Nora Arozena: 100 estiloak, hirugarren postuan; 200 libre, hirugarren postuan; 50 libre, bigarren postuan; eta 100 libre, laugarren postuan.
  • Olaia Gaitan: 100 bizkar, Euskal Herriko txapelduna; 200 bizkar, bigarren postuan; eta 50 libre, hirugarren postuan.
  • Nora Uzin: 100 estiloak, bosgarren postuan.
  • Nora Alkorta: 100 tximeleta, seigarren postuan.
  • Jare Goenaga: 100 bizkar, bosgarren postuan; eta 200 bizkar, zazpigarren postuan.
  • Urko Sudupe: 100 bizkar, seigarren postuan; eta 200 bizkar, seigarren postuan.
  • Eneko Larrañaga: 200 libre, seigarren postuan.
  • Jurgen Larrañaga: 400 estiloak, zortzigarren postuan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide