Zubiaurre igeri eskolan izena emateko epea, zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2021ko eka. 30a, 13:35

2013an eta 2014 jaiotako haurrek eman ahalko dute izena Zubiaurre Igeriketa Klubaren igeri eskolan. 

Zubiaurre Igeriketa Klubaren eskolan 2021-2022 ikasturterako izena emateko epea zabalik dago 2014an jaiotako haurrentzat. COVID-19ak eragindako ezohiko egoera dela eta, aurreko denboraldian igeri eskolan izena eman gabe geratu direnei atea zabalduko zaie, berriro, eta, beraz, 2013an jaiotako umeek ere, izena eman ahalko dute aurten.

Orduak eta egunak aurrerago zehaztuko badira ere, 17:30etik 18:15era izango dira adin tarte horretako umeen eskolak. Izena emateko, ondorengo loturan dagoen izen-emate orria bete behar da, ikaslearen datuekin. Hala eta guztiz ere, eskolan lehen aldiz izena eman nahi dutenek bete beharko dute izen-emate orria. Aurrez igeri eskolan dabiltzanek ez dute bete beharrik izango. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide