Zubiaurre igeriketa elkarteak ezohiko batzarra egingo du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2021ko eka. 27a, 11:16

Bilera bihar, ekainak 28, izango da, 19:00etan, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. 

Zubiaurre igeriketa elkarteko zuzendaritzak ezohiko batzar orokorra deitu du biharko, hilak 28. Elkarguneko Herriko Plaza aretoan izango da bilera, 19:00etan hasita, eta ondorengo gaiak landuko dituzte bertan: denboraldiko ekintzen errepasoa eta balantze ekonomikoa, 2020-2021 denboraldiko ekintzen eguneraketa, zuzendaritza batzordea berritzeko prozesua eta datorren ikasturteko ordutegiak.

Osasun neurriak direla eta, batzarrera familia bakoitzeko kide bakarra joatea eskatzen da. Era berean, gogoratzen da musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango dela aretoaren barruan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide