Bost domina lortu dituzte Zubiaurreko igerilariek Donostiako Open Sarian

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2021ko eka. 8a, 08:20

Euskal Herriko zein Estatu Espainiarreko taldeek parte hartu zuten, eta maila handiko txapelketa izan zen.

Zubiaurreko Igeriketa Klubeko igerilariek emaitza onak lortu zituzten Gipuzkoako Open Sarian, joan den asteburuan. Guztira, bost domina lortu zituzten Zubiaurreko igerilariek:

  • Nora Mateosek, zilarrezko bi domina eta brontzezko bat.
  • Olaia Gaitanek, brontzezko domina bat.
  • Urko Sudupek, zilarrezko domina bat.

Horrez gain, Pello Benitezek hiru finaletara sailkatzea lortu zuen, eta Nerea Dominguezek eta Haritz Alberdik banatara. Hona hemen emaitza guztiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide