Lan bikaina Zubiaurreko igerilariek, Gasteizko eta Gijongo txapelketetan

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2021ko mai. 25a, 16:51
Gasteizen jokatu zen Euskal Herriko Selekzioen arteko Txapelketa.

Bi hitzordu izan zituen Zubiaurre Igeriketa Klubak joan den asteburuan. Gijonen eta Gasteizen aritu behar izan zuten hainbat txapelketetan parte hartzeko.

Nora Mateos igerilariak Gijongo Nazioarteko XXXIV. Sariketan parte hartu zuen, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak deituta. Oso maila ona erakutsi zuen igerilari azkoitiarrak proba guztietan, eta marka pertsonalak hobetzeaz gain, 50 bular proban finalera sailkatzea lortu zuen.

Nerea Dominguezek eta Pello Benitezek, berriz, maila bikaina erakutsi zuten Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan jokatu zen Euskal Herriko Selekzioen arteko Txapelketan. Gipuzkoako Igeriketa Federazioko taldearekin joan ziren biak, eta denboraldi amaieran, urte osoko lanaren emaitza agerian utzi zuten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide