Lan txukuna egin dute Zubiaurreko igerilariek Eibarren

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2021ko ots. 16a, 19:49

Zubiaurre Igeriketa Klubeko hamalau igerilarik parte hartu zuten Eibarren (Gipuzkoa).

2020-2021 denboraldiko haur eta junior mailako III. Kontrol Proba jokatu zen joan den igandean, Eibarko Udal Igerilekuan. COVID-19aren pandemiak igeriketa jardunaldiak erabat baldintzatu dituen honetan, igerilariei beren maila neurtzeko balio izan zien Eibarren egindako txapelketak, eta lan txukuna eginda itzuli ziren guztiak etxera. Honako lotura honetan ikus daitezke emaitzak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide