Denboraldiko III. Kontrol Proban parte hartuko dute igandean Zubiaurreko igerilariek

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2021ko ots. 12a, 08:20

Eibarko Udal Igerilekuan jokatuko da 2020-2021 denboraldiko junior eta haur mailako III. Kontrol Proba.

15:00etan hasiko da txapelketa, baina, aurretik, beroketak egiteko bi txanda antolatu dituzte. Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariei lehendabiziko txanda egokitu zaie, eta, beraz, 12:45erako egon beharko dute bertan (kiroldegiko goiko alboko atetik sartuko dira).

  • 13:00etik 13:45era, beroketa, (Eibar Igerixan, Bergara eta Zubiaurre).
  • 14:00etik 14:45era, beroketa (Fortuna, Aloña Mendi, Legazpi eta Izarraitz). 
  • 15:00etan, txapelketaren hasiera.

Ondoko loturan, serieak eta proben ordena.

Asteburu honetan, halaber, Joanes Txurruka taldekidea Oviedon (Asturias, Espainia) izango da, Espainiako Igeriketa Txapelketan parte hatzeko. Zorte on eta gozatu, Joanes!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide