Denboraldiko bigarren Kontrol Txapelketa egin dute asteburuan igerilariek, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2021ko ots. 1a, 14:05

Zubiaurre Igeriketa Klubeko hamalau igerilarik parte hartu zuten larunbateko proban.

2020-2021 denboraldiko junior eta haur mailako bigarren Kontrol Txapelketa jokatu zuten joan den larunbatean, Azkoitiko Elkarguneko igerilekuan. Gipuzkoa osoko zazpi igeriketa taldek parte hartu zuten proban, tartean, Zubiaurre Igeriketa Klubak. Zubiaurreko hamalau igerilari lehiatu ziren proban.

COVID-19aren pandemia dela eta, prebentzio neurri guztiak hartuta jokatu zen txapelketa. Besteak beste, ikuslerik ez zen egon eta partehartzaileentzako igerilekuaren alboko gunea egokitu zen.

Hona hemen txapelketako emaitzak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide