Joanes Txurruka Espainiako Igeriketa Txapelketan parte hartzeko deitu dute

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2021ko urt. 26a, 08:30
Joanes Txurruka, eskuinean.

Euskal selekzioak deituta, 100 metro bizkar proban parte hartuko du igerilari azkoitiarrak.

Joanes Txurruka Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariak Espainiako Junior eta Infantil mailako Neguko Txapelketan parte hartuko du, Euskadiko Igeriketa Federazioak deituta. Oviedon (Asturias, Espainia) izango da lehia, otsailaren 12tik otsailaren 14ra bitartean.

Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako 43 igerilari hautatu ditu Euskadiko Igeriketa Federazioak, tartean, Txurruka. 100 metro bizkar proban lehiatuko da azkoitiarra. 14 urte zituenetik, ia urtero deitu dute Txurruka Espainia mailako txapelketetara, banakako nahiz taldekako probetan parte hartzeko. Bizkar estiloan egin ditu bere marka onenak.

Zorte on, Joanes!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide