Espainiako txapelketarako marken kontrol-probetan parte hartu dute Zubiaurreko bost igerilarik

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2021ko urt. 19a, 08:17

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako haur eta junior mailako igerilarientzat marken kontrol-probak egin zituzten, larunbatean eta igandean, Irungo (Gipuzkoa) Azken Portu Igerilekuan. Espainiako txapelketara begirako jardunaldiak izan ziren, Euskadiko Igeriketa Federazioak antolatuta, eta Zubiaurre Igeriketa Klubeko bost igerilarik parte hartu zuten: Nerea Dominguez, Urko Artola, Enaitz Osa, Joanes Txurruka eta Julen Ocio. 

COVID-19aren pandemia dela eta, igeriketa proba ia guztiak bertan behera geratu dira, eta denboraldi honetan izan duten jardunaldi bakarrenetakoa izan da.

Horra, probak eta emaitzak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide