Joanes Txurrukak Espainiako Txapelketarako gutxieneko denbora egin du

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2020ko ots. 11a, 12:05
Joanes Txurruka igerilaria.

Andoainen eta Bergaran parte hartu zuten asteburuan Zubiaurreko igerilariek, eta emaitza onak lortu zituzten.

Joan den asteburuan Gipuzkoako Neguko Sariketak jokatu ziren Bergaran eta Andoainen (Gipuzkoa). Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariak bertan izan ziren, eta emaitza onak lortu zituzten. Joanes Txurrukak Espainiako Txapelketarako gutxieneko denbora egitea ere lortu zuen, beste behin, bai Openerako, eta bai Junior mailako Udako Txapelketa Nagusirako. Euskadiko Txapelketarako sailkapena ere Zubiaurreko taldekide askok lortu zuten.

Ikusi emaitza eta probetako argazki guztiak, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide