Azpeitiko Teknifikazio Sarian parte hartu dute Zubiaurreko igerilariek

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2020ko ots. 4a, 14:58

Azpeitiko Teknifikazio Sarian parte hartu zuten joan den igandean Zubiaurreko igerilariek, eta Euskadiko Txapelketara sailkatzeko gutxieneko denborak egin zituzten partaideek.

Haur mailako Gipuzkoako Teknifikazio Saria jokatu zuten, joan den igandean, Azpeitiko Igerilekuan. Proba ezberdinetan hartu zuten parte Zubiaurre Igeri Klubeko igerilariek, bakarka zein errelebotan.

Gipuzkoa osoko igerilariak bildu ziren bertan, eta neguan egindako lanaren neurgailu gisa hartzen dute taldeek sariketa hau. Zubiaurrek emaitza txukunak lortu zituen. Besteak beste, hamar probatan Euskadiko Txapelketara sailkatzeko gutxieneko denborak egin zituzten taldekideek.

Ikusi argazki guztiak.

Ikusi emaitzak, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide