Emaitza onak lortu ditu Zubiaurrek Gipuzkoako Kluben Kopan

Erabiltzailearen aurpegia

Pasa den asteburuan Gipuzkoako Kluben Kopa jokatu zen Irungo igerilekuan. Irailean ereindako uzta jasotzeko asteburua izaten da Gipuzkoako igeri klubentzako, eta Zubiaurrek jasotako emaitzak ikusgarriak izan dira.

Joan zen asteburuan Gipuzkoako Kluben Kopan parte hartu zuten Zubiaurre Igeri Elkarteko kideek, eta Emakumeen B mailan lehenak izan ziren; halaber, nesken eta mutilen emaitzak elkartutako sailkapen bateratuan hirugarren sailkatu ziren. Bestalde, hirugarren postua eskuratu zuten.

Asteburu luzea izan zen. igerilekuan ordu asko pasata, baina giro ederra izan zuten gure neska-mutilek. Bakoitzak bakarkako proba ezberdinak egin zituen eta guztiak taldearen alde bere ahaleginean.

Ikusi argazkiak eta emaitzak, hemen. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide