Emaitza onak eta giro bikaina Euskal Herriko Igeriketa Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2019ko uzt. 2a, 11:01
Joanes Txurruka, Eritz Etxaniz, Urko Artola eta Enaitz Osa podiumean.

Euskal Herriko kimu eta haur mailako igeriketa txapelketa jokatu zen joan den asteburuan Tolosan. Ostiral goizean hasi eta igande arratsaldera arte, igeriketa lehiaketa handi baten lekuko izan zen Usabal kiroldegia.

Denetariko emaitzak bildu dituzte Zubiaurreko igerilariak, hauexek azpimarragarrienak:

  • Joanes Txurruka (2003): 200 bizkar 2. (Espainiako minima), 100 bizkar txapeldun, 100 libre 2. eta 100 estiloetan txapeldun
  • Eritz Etxaniz (2003): 50 eta 100 libretan 3., 100 estiloetan 3.
  • Oihan Etxaniz (2005):100 estiloetan 3.
  • Jone Sudupe (2007): 200 bular eran 3.
  • Mutilak (Joanes Txurruka, Eritz Etxaniz, Urko Artola eta Enaitz Osa, 2003): 4×100 libre EHko Txapeldun.

Aipamen berezia, 4x100eko txapela atera duen laukoteari. Lehenengo aldiz, Azkoitiko laukote bat atera da garaile erreleboetako proba honetan, negu zein udako txapelketetan. Helburua Espainia mailako txapelketetarako minima lortzea zuten, baina 11 ehunenekotara gelditu zuten kronometroa. Ikaragarria izan da mutil hauen ahalegina eta ilusioa. Hurrengo asteburuan beste aukera bat izango dute Irunen jokatuko den Gipuzkoako Txapelketan. Animo laukote!

Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide