Ekainaren 17an zabalduko da Zubiaurre Igeriketa Klubean izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2019ko eka. 14a, 08:52

Datorren astelehenean, ekainak 17, zabalduko da Zubiaurre Igeriketa Klubean izena emateko epea. 2012. urtean jaiotakoentzat, eta 28ra arte egongo da zabalik.

Interesa duenak, Elkarguneko harreran eman behar du izena. Jakina denez, herriko igerilekuan toki arazo larriak ditugu, eta, iaz bezala, aurten ere izen-emate kopurua 40 lagunera mugatu behar izan dugu, jardueraren gutxieneko baldintza egokiak bermatze aldera.

Jarraitu irakurtzen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide