Eskien gainean igaro dute asteburua Zubiaurreko igerilariek

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2019ko urt. 21a, 16:16
Zubiaurre Igeri Klubeko igerilariek (12 urtetik gorakoek) Jakara irteera egin dute asteburuan. Bi egunez igerilekua alde batera utzi, eta Astungo eski-pistetan barrena ibili dira. Ostiralean abiatu ziren, eta igande iluntzean etxeratu. Urtero egin ohi duten ekintza honen bidez, beste kirol bat praktikatzeko aukera eskaintzeaz gain, talde giroa sustatzea da klubaren helburua.

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide