Txantxiku Sariko talde onena Zubiaurre igeri elkartea izan da

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2018ko eka. 11a, 12:15
Zubiaurreko igerilariak / Argazkiak: Goiena.eus

Oñatiko Zubikoa kiroldegian Txantxiku Igeriketa Saria jokatu dute asteburuan Zubiberriko igerilariek, eta Zubiaurre izan da txapelketako talde onena. Pozik hartu zuten garaikurra Azkoitiko neska-mutikoek. Gainera, banako ere sari ugari ekarri dituzte etxera.

 

Benjamin eta Alebin mailetako Gipuzkoa osoko taldeek hartu dute parte txapelketan, tartean Azkoitiko 60 bat igerilarik.

Zubiaurreko gazteenek sariketa honekin amaitzen dute denboraldia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide