Zubiaurre Igeri Elkarteak babesletza akordioa sinatu du Milar Larramendirekin

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2017ko uzt. 13a, 09:14

Ohar honen bitartez, Zubiaurre Igeri Elkartearen eta Milar Larramendiren arteko babesletza akordioaren berri eman nahi dugu.

 

Aurreko astean adierazi bezala, 2016/17 sasoia amaitzen ari zaigun honetan, jada hurrengoetarako prestatze-lanetan murgiltzen hasiak gara. Azken hilabeteetan zehar gure proiektuan sinetsi eta babestuko duten bidelagunen bila ibili gara burubelarri. Dakizuen legez, lan hau guztia bere fruituak ematen hasia da eta gaurkoan bigarrena aurkeztera gatoz.

Zubiaurre Igeri Elkarteak Milar Larramendirekin lau urterako babesletza akordioa sinatu du. Akordio honen baitan, igeri elkarteko elastikoak Milar Larramendiren logotipoa eramango du aurrealdean nho babeslearekin batera, hurrengo lau sasoietan zehar kasu honetan ere.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide