Zubiaurre Igeri Elkarteak babesletza akordioa sinatu du nho estudioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2017ko uzt. 7a, 09:40
Bi aldeetako ordezkariak akordioa sinatu berritan.

Nho estudioaren eta Zubiaurre Igeri Elkartearen arteko babesletza akordioaren berri eman nahi dugu. Lau urterako akordioa da Ainhoa Etxanizekin lortu duguna.

 

2017/18 sasoia amaitzen ari zaigun honetan, hurrengoetarako prestatze lanetan murgiltzen hasiak gara jadanik. Azken hilabeteetan zehar, gure proiektuan sinetsi eta proiektua bera babestuko duten bidelagunen bila ibili gara buru-belarri. Lan hori guztia bere fruituak ematen hasia da, eta gaurkoan lehenengoa aurkeztera gatoz.

Zubiarre Igeri Elkarteak Nho-Ainhoa Etxaniz estudioarekin lau urterako babesletza akordioa sinatu du. Akordio horren baitan, igeri elkarteko elastikoak Nho estudioaren logotipoa eramango du aurrealdean hurrengo lau sasoietan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide