100x100 libreko igeriketa froga, Urte Zahar Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2015ko abe. 23a, 09:57

Zubiaurre Igeri Elkarteak antolatuta 100x100 libreko igeriketa froga izango da Elkarguneko igerilekuan Urte Zahar Egunean, 10:00etan. Hirugarren edizioa izango da aurtengoa, eta berezia izango da, Zubiaurre Igeri Elkarteko ikasle ohi Zuhaitz Urain Alberdi, iaz zendutako gazte azkoitiarra, omenduko dutelako.

 

Igeri eskolako ikasle eta ikasle ohi guztiak daude gonbidatuta frogan parte hartzera. Aurten, gainera, berezia izango da: Zuhaitz Urain Alberdi iaz zendutako gazte azkoitiarra, Zubiaurre Igeri Elkarteko ikasle ohia omenduko dute.

Urte osoan zehar lehiaketaz lehiaketa dabiltzan igerilariek urtea igeriketa-festa batekin amaitzea da ekimenaren helburua, lehiaz haratago, igeriketaz goza dezaten haur eta gazteek. 

Frogan parte hartu nahi izanez gero, Zubiaurre Igeri Elkarteko arduradunekin harremanetan jarri behar da.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide