'Honeyland' zine foruma ikusgai bihar, Baztartxon

Erabiltzailearen aurpegia Zinetogram 2020ko aza. 20a, 08:49

Europako azken emakume erle-biltzaileari buruzko dokumentala da Honeyland. Bihar, larunbata, 19:00etan emango dute, Baztartxo antzokian.

Bihar, larunbata, Tamara Kotevska eta Ljubomir Stefanov egileen Honeyland zine foruma ikusi ahal izango da Baztartxon, 19:00etan. Europako azken emakume erle-biltzaileari buruzko dokumentala da Honeyland. Hatidze Mazedoniako herri txiki bateko 50 urte inguruko emakume bat da. Erle koloniak hazten ditu harkaitz artean ezkutatzen dituen eskuz egindako otarretan. Babes eta laguntzarik gabe, gai da erleak mantsotzeko eta eztia jaso eta hiriburuan saltzeko. Guztia idilikoa da bat batean auzokide berriak kolonietatik gertu instalatzen diren arte, erleen eta bere bakeari enbarazu eginez.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide