Ehun urte atzera egin dute jauzia azken Zakel Zaltoan

Erabiltzailearen aurpegia Zakel Zaltuk 2021ko abe. 4a, 16:20

Kanpoan euria eta hotza egin harren, bero jardun gara gure potzoan. Aberriminez ekin diogu saioari; Ameriketara erbestaratutako azpiazutarrak izan ditugu gogoan. Musika kontuekin etxaniztarrek ere izan dute beren lekua, eta 1918ko gripe garaian herrian ziren sendagileez hitz egin dugu. 29ko "Crack"-aren ondorioak eta Gerra Handiaren garaiak ere izan ditugu mintzagai. Kro-kro hotsekin, hotzari aurre egin diogu!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide