Etxebeltz eraikinaren erreketa eta herriko txokolate dendak hizpide 'Zakel Zaltuk' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Zakel Zaltuk 2020ko ira. 8a, 09:58

Oporren osteko lehen irratsaioa eskaini du 'Zakel Zaltuek' saioak. Etxebeltz eraikiaren erreketa eta herrian zegoen txokolate denda izan dituzte hizpide 42. Zakel Zaltuen.

Oporren osteko aje pixka batekin, itzuli gara zakelok hain estimatua dugun putzura. Aurrekariei buruz hitz egiten pasa dugu irratsaio osoa, oso anarkiko. Gure oporretako bizipenez gain, lortu dugu Etxebeltz eraikinaren erreketari eta Azkoitiko txokolate dendari buruz zauden galdera batzuk argitzea. Gustukoa izango duzuelakoan, Kro Kro!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide